Olentzerok eta Mari Domingik kalejira egingo dute abenduaren 23an Bilbon

uriola.eus 2019ko abe. 20a, 13:43

Astelehenean arratsaldeko 17:30ean Moyua plazatik abiatuko da aurtengo Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, ohiturarekin jarraituz, Basajaun eta Lamia ere ibilbidean zehar egongo dira.

18:20etan, Arriaga Antzokira heldu eta bertan Juan Mari Aburto alkateak eta Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaietako Saileko zinegotziak, harrera egingo diete. Ekitaldiari amaiera emateko Olentzero eta Mari Domingi Arriaga antzokiko balkoira irtengo dira eta bilbotar guztiekin batera euskal kanta herrikoiak kantatuko dituzte.