San Tomas Egun jendetsua ospatu zen larunbatean
2019-12-23 10:45 Jaiak BilboJoan den larunbatean ospatu zen San Tomas eguna. Goizeko 11:00etatik gaueko 23:00ak arte jendetza bildu zen Areatzako postu eta San Nikolaseko eszenatokiaren inguruan.
Puski eta Txurruskiren ikuskizunak eta gune gastronomikoak eman zioten hasiera egunari. Bertsolariek, txalaparta emanaldiak eta Bihotz Alai Dantza Taldeak eguna girotu ostean, Luhartz erromeriak egun osoko jaia borobildu zuen.
Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!