Janari dastaketak, bisita gidatuak eta tailerrak Darabilboren urtarrileko agendan

uriola.eus 2019ko abe. 26a, 10:11

Helduen artean denbora librean euskara lasaitasunez erabiltzeko helburuarekin sortu zen Darabilbo egitasmoa 2013an.

Bilboko Euskaltegien Sareak eta Bilboko Udalak sustatuta 2020ko urtarrileko agenda aurkeztu du dagoeneko Darabilbok. Oraingo honetan janari dastaketak, solasaldiak eta bisita gidatuak nagusituko dira Bilboko gune ezberdinetan:Bilboko Arte Eder Museoan, Santutxu AEKn eta Indautxu AEKn besteak beste. 

Ekintzetan izena emateko  Darabilbo webgunean izena emanez, darabilbo@gmail.com helbidera mezu bat idatziz edota 607530132 telefonora deituz egin daiteke.