Abenduaren 12an hasi zen Bizkaiko Probintzia Auzitegian 9 urteko alaba hil zuen emakumearen aurkako epaiketa. Clara Campoamor fundazioak gauzatutako herri akusazioak eta akusazio partikularrak joan den asteko saioan egindako adierazpenen ostean, epaimahaiak erruduntzat jo zuen. Epaileak gaur, kartzela zigor iraunkor berrikusgarria ezarri dio 9 urteko umearen amari, alaba azpikeriaz hiltzea egotzita.
Probintzia Auzitegiak ezarritako epaia, zigor iraunkor berrikusgarrira apikatzen duen lehena da Bizkaian.