Euskaltzaindiaren atari digitalak 800.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu 2019an

uriola.eus 2020ko urt. 7a, 11:41

Mendeurrenaren baitan euskararen Akademiak webgunea berritu eta indartu zuenetik erabiltzaileen kopuruak gora egin du. Guztira 800.204 erabiltzaile izan ditu Euskaltzaindiaren atari digitalak 2019an. 

 

2018an 496.423 erabiltzaile izan zituen Euskaltzaindiaren webguneak, 2019an ordea, 800.204 izan dira guztira atari digitalak jasotako bisitak. Zabaldutako saioei dagokienez 1.576.393 zenbatu dituzte aurten, 2018an baino 500.000 gehiago. Azkenik kontsultatutako orrien kopurua %42,12 igo da.