Zinegoak jaialdiaren 17. edizioko kartela kalean da dagoeneko

uriola.eus 2020ko urt. 7a, 13:02

© Mar Saez, VEGAP, Madrid, 2020. Argazkiaren jatorria: VEGAPeko Irudi Bankua.

Mar Saez argazkilaria da aurtengo Zinegoak edizioaren kartelaren egilea. Kartelaren protagonista bi emakumeen arteko maitasun istorioa da. Emakume bat cis da, bestea trans. 

"Hamaika modu izateko/ sentitzeko / maitatzeko / bizitzeko" lemapean otsailaren 24tik martxoaren 8ra ospatuko da aurtengo Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Mar Saez argazkilariak egindako 17. edizioaren kartela aurkeztu dute gaur eta argazkia "Vera y Victoria" proiektuaren parte da. 

Sexu-aniztasunak gizabanako gisa ematen dizkigun aukeren aniztasunean jarri nahi izan du arreta aurten Zinegoak jaialdiak. Emakume cis lesbianak, gizon trans heterosexualak, pertsona bisexualen arteko bikoteak…

Pau Gillenek, jaialdiko zuzendariak "sexu-aniztasunaz berba egiten dugunean pertsonen sexu-orientazioaz baino gauza gehiago ari garela" adierazi du. Horrela Gillenek aurtengo kartelak ideia horrekin bat egiten duela azaldu du "gai horiei guztiei kalitate estetiko eta artistiko handiko irudiaren bitartez irudiaren bidez heldu ahal izateko". 

Azkenik jaialdia hasi baino lehen beste elkarte kolektibo eta erakunde batzuetik batera hainbat jarduera egingo dituzte "3,2,1...Zinegoak" atalaren baitan.