Indarkeria sexista

Neskato baten ustezko bortxatzailea epaituko dute Bilbon urtarrilaren 21ean

uriola.eus 2020ko urt. 14a, 16:18

Urtarrilaren 21ean goizeko 09:00etan Bizkaiko Probintzia Auzitegian neskato baten ustezko bortxatzailea epaituko dute.

Mugimendu Feministako hainbat taldek egun horretan Barroeta Aldamar kaleko epaitegietara hurbiltzeko deia egin dute, familiarekin bat egin eta erasoarekiko gaitzespena eta haserrea erakusteko.