Harrapazank gazteen programan izena emateko epea zabalik

uriola.eus 2020ko urt. 16a, 12:47

Dagoeneko zabalik dago Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin batera antolatutako Harrapazank programan izena emateko epea. Bertan 10 eta 18 urte bitarteko gazteek lightpainting, grafitiak, dantzak, street art eta diseinugintza tailerrak egin ahalko dituzte besteak beste. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 28a izango da. 

Harrapazank egitarauaren barruan Harrapazank Arratsaldeak eta Harrapazank Eszena egongo dira. 

Alde batetik arratsaldeen programa 10 eta 18 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta egongo da. Otsailan eta martxoan zehar 2 orduko tailer ezberdinak eskainiko zaizkie Bilboko barrutietako hainbat udaltegitan. 

Bestetik Harrapazank eszenak antzerkian, dantzan, musikan edota bakarrizketetan gazteen dituzten trebeziak erakusteko lehiaketa ekarriko du. Hemen ere bi kategoria ezberdin daude, batetik Harrapazank Junior (12-14 urte) eta bestetik Harrapazank senior (15-18 urte). 

Tailerretan zein lehiaketan izena eman nahi dutenek Harrapazank programaren webgunean egin ahalko dute, gaurtik aurrera otsailaren 28ra arte. 

 

15. urteurreneko jaia

Programaren 15 urteko ibilbidea ospatzeko, martxoaren 20an jaialdia egingo dute Bilborocken. Bertan, opariak banatu eta photocall-a egoteaz gain, DJ-Txurru ere izango da ospakizunean parte hartzen.