'Cholitas' filma zinemetara helduko da urtarrilaren 24an

uriola.eus 2020ko urt. 17a, 10:23

Bilboko Golem Alhondiga zineman proiektatuko dute urtarrilaren 24tik aurrera 2019ko BBK Mendi Film zinemaldiko epaimahaiaren saria jaso zuen 'Cholitas' filma. 

Urtarrilaren 24tik aurrera egongo da ikusgai Boliviako bost emakume indigenek abiatutako espedizioa kontatzen duen filma. Jaime Murciegok, freelance errealizatzaileak, eta Pablo Iraburu, Arena Comunicacion ekoiztetxearen sortzaileak, zuzenduriko filma da, eta joan den abenduan BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zinemaldiaren 12. edizioan estreinatu zen lehenbizikoz. 

Sinposiak dioen bezala, ikus-entzunezko honen helburua nolabait askatasun haizea eta ahalduntze deiadarra zabaltzea da, eta arrazoi horregatik ere saritu zuen Mendi Film jaialdiko epaimahaiak "ezkutuan dauden gaiak, gainditze eginahalak eta erronka eopiko bat erakusten dituen handi bat delako".