Kultura jardueren eskaintza zabala biltzen duen eskuliburua argitaratu du Bilboko Udalak

uriola.eus 2020ko urt. 20a, 17:20

Aisialdiko eta kulturako 120 ekimen baino gehiago biltzen dituen agenda handia argitaratu du Bilboko Udalak. Kultura-jarduera horien artean besteak beste musika jaialdiak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta arte plastikoak aurkitzen dira. 

Gidaliburu honek 2020. urtean zeharreko kultura eskaintzarik garrantzitsuenak bilduko ditu, 120 baino gehiago, Bilboko Udalak, entitate publikoek zein pribatuek diseinatutakoak. Entitate multzo horren barnean kokatzen dira Campos Antzokiaren jarduerak, Zirkozaurrerenak, Pabilioi 6renak Euskalduna Jauregiarenak... etab. 

"Kultura koloretan" katalogoa bederatzi bloke tematikotan banatuta dago, eta bloke bakoitzak kultura eta aisialdiarekin zerikusia duen atal ezberdin bati dagokio. Lehenengo atala adibidez arte eszenikoei buruzkoa da eta ondorioz, Bilboko espazio eszeniko publiko nahiz pribatuen berri jasotzen du, hala nola Arriaga Antzokia edota La Fundicion aretoa. 

Eskuliburu honen 10.000 ale kaleratu dira guztira, euskaraz zein gaztelaniaz eta dagoeneko eskuragarri daude Bilboko edozein udaltegitan. Hala ere, "kultura koloretan" online eskainiko da bai eta pdf formatuan deskargatu nahi duenarentzat. 

Eskuliburua ikus dezakezu hemen