Pepa San Martin zuzendari txiletarrak jasoko du Zinegoak 2020 ohorezko saria

uriola.eus 2020ko urt. 21a, 11:53

Zuzendari txiletarrak otsailaren 24an Arriaga Antzokian egingo den Zinegoak 2020 inaugurazio galan jasoko du saria.

2020ko Zinegoak jaialdiak, Bilboko gayslesbitrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiak alegia,  Pepa San Martin zuzendari txiletarrak egindako ibilbidea omenduko du datorren otsailaren 24ko inaugurazio galan. 

Bere lanaren bidez Txileko gizartean eta zinemaren industrian emakumeei dagokien espazioa eta ikusgarritasuna aldarrikatzen duen zinemagilea da San Martin, eta Zinegoak jaialdiko zuzendariaren arabera "zinema eta kultura mundua eraldatzeko arma gisa ulertzen ditu". 

Guztira 30 filmetan parte hartu izan du Pepa San Martinek, zuzendaritza laguntzaile bezala batez ere. Horrez gain, 2011n eta 2021an La Ducha eta Gleisdreieck filmak zuzendu zituen. 2016an ordea Rara film luzea kaleratu zuen. Aipatutako hiru filmetan zinemagileak oso argi uzten du zein den bere zinema egiteko joera, izan ere ikus-entzunezkoen protagonista guztiek lesbiana gisa aurkezten dute euren burua. Pau Gillen Zinegoak zuzendariaren arabera, San Martinen filmografiak eskema zaharrak irauli nahi ditu, elkarrizketak irekitzen dituen bitartean".

Horrenbestez, Bilboko gayslesbitrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiak bere "lana kemena, energia eta kontzientzia" aitortu nahi izan ditu. Otsailaren 23an BBK Aretoan bere filmetako bat proiektatuko da, hots, Rara filma. Egitaraua borobiltzeko, Pepa San Martinek Euskal Herriko Zinema Eskolan masterclass delakoa eskainiko du otsailaren 26an.