Eztabaidarako, hausnarketarako eta ikuspuntu internazionalista batetik hainbat gai jorratzeko gune bat sortzeko helburuarekin, espazio honek irekia izan nahi du, bere jakinguratik internazionalismora hurbildu nahi duten pertsona guztientzat.
Interesatuta bazaude eta une bat baduzu, klikatu beherago aurkituko dituzun esteketan, bertan deskargatu ahal izango dituzu asteartean modu atseginean eztabaidatu eta bere inguruan gogoeta egingo dugun oinarrizko testuak eta bideoak. - Intervención de Begoña Zabala sobre los conceptos básicos e historia del Internacionalismo - Tres oportunidades para el internacionalismo en tiempos de recortes (Manuel Bayón Jiménez)- Internacionalismo(s) ayer y hoy (Josep Maria Antentas y Esther Vivas) - Para construir el internacionalismo del siglo XXI. (Daniel Bensaid)
Urtarrilaren 28an elkar ikusiko dugulakoan, Kilonbo honetan ez da kaferik faltako!
Quilombo: askatasunera iristean pertsona esklabuek betetzen zituzten eremuak, Portugalgo esklabistek kontrolatzen zituzten meategietatik eta landaketetatik ihes egin ondoren. Era horretako quilombo horren adibide bat, Brasilen kokatutako Quilombo dos Palmares izenekoa izan zen. Herrialde batzuetan eskandalua, zalaparta, liskarrak edo gatazkak sortzen dituen zerbait izendatzeko erabiltzen da, edo kontrolik gabe dagoen horri.