Garikoitz Mendizabalek, Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garciak baltsa, fandangiloa, tangoak eta habanerak interpretatuko dituzte besteak beste Euskalduna Jauregian.
Ikuskizuna 19:30etan hasiko da eta dozena bat abesti baino gehiago interpretatuko dira. Horien artean, aipatzekoa dira “Molinatxo”, “Reverencia”, “Zaharra”, “Zortzikoa eta Dantza”, Jose Ignazio Ansorenaren “Loriak Udan”, Luis Urteagaren “Gure Abestiak”, Isidro Ansorenaren “Ana Mari”, Bonifacio Cubasen “Zortziko eta fandanguillo”, Demetrio Iriarteren “Alai”, Aitor Furundarenaren “Bahía Blanca” edota Jose Olaizolaren “Sorgineta”, besteak beste.
Bandaren hurrengo kontzertua otsailaren 19an izango da, asteazkena, berriro ere Euskalduina Jauregian. Emanaldi honetan, Iñar Sastre pianistak, eta Leire Berasaluze, eta Kristina Aranzabe abeslariek parte hartuko dute.
Sarrerak Euskalduna Jauregiko txarteldegietan (2 euro), www.euskalduna.eus webgunean (3euro) edota Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan (3 euro) erosi ahal izango dira.