Agate Deuna egunaren bezpera ospatuko dute bihar hainbat taldek eta abesbatzak Euskal Herriko herri eta hiri askotan. Bilboko auzoetan ere kopla ezagunenak kantatzeko gonbitea luzatu dute.
Deustun, Bihotz Alai eta Berbaizu Euskara Elkarteak antolatuta, arratsaldeko 19:00etan Done Petri plazatik abiatuko den ibilbidea egingo dute, baserritarrez jantzita eta makila eskuan.
Deustuko Erriberan ordea, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira jabeen etxeetara janari eske hurbiltzen. Azkenik, Alde Zaharrean arratsaldeko 19:00etan Etxebarrieta plazatik abiatu eta Zazpikaleak zeharkatuko dituzte kantan.
Gainera, Zazpikaleak haur eta helduen taldeez beteko dira egun osoan zehar. Hainbat abesbatza eta koadrila ere entzun ahal izango dira Areatzan, Plaza Berrian edota Unamuno Plazan.