2017. urtean sortu zuten Ziztadak (Bilbo) eta Rlantzek (Amurrio) reggae-dub erregistroa lantzen duen musika taldea. Gaur aurkeztutako 'ikasi eta lan' kanta, hile amaieran kaleratuko duten bigarren lanaren aurrerapena baino ez da.
Abestiak, gazteek pairatzen duten prekarizazioaren inguruko mezuak jasotzen ditu, hauen arabera, "prekarietatea bermatzen duten hainbat aspektu bilduz, bai letran, bai irudietan".
Otsaila bukaeran argitaratuko duten "Azken Argiak" izeneko diska, reggae dub erregistroa erabilita sortu dute eta 9 abestiz osatuta egongo da.