Erasoak pairatzen dituzten feministak omenduko ditu Alternatibak larunbatean

uriola.eus 2020ko ots. 6a, 16:12

Ekitaldia datorren otsailaren 8an egingo dute, larunbata, Bilboko Hika Ateneoan. "Feministok Fest: matxismoaren aurka, atera lagunekin!" lelopean, egitaraua 19:00etan hasiko da, Irantzu Varelaren solasaldi batekin. 

"Feminismoko erreferenteek pairatzen dituzten eraso etengabeak ikustarazteko" antolatu du Alternatibak ekitaldi hau. Aitziber Perez de Karkamok Irantzu Varela elkarrizketatuko du arratsaldeko 19:00etan, Hika Ateneo kultur zentroan (Ibeni Kaia 1) hasiko den solasaldian. 

Elkarrizketa amaitu ondoren emango diote hasiera jaialdiari, DJ Sostenen emanaldiarekin. Aretoa bete arte sarrera librea izango da.