Asko izan dira azken urtean Eraginek apustu etxeen "lakraren" aurka egindako ekimen zein jarduerak. Besteak beste, apustu etxeak eta joko aretoak gazteen prekarietateaz eta “miseria-egoeraz” aprobetxatzen direla salatu eta Bilboko Udaletxean mozioa aurkeztu zuten 2019ko urtarrilean, duela urtebete alegia.
Orain, kalera ateratzeko unea dela uste dute. Otsailaren 28an, ostirala, mobilizazioa egingo dute arratsaldeko 19:30ean, Zabalburu plazatik abiatuta. Apustu lokalak eskoletatik urruntzea, interneten erregulazioa egotea eta enpresei zergak igotzea dira besteak beste, hile amaierako mobilizazio honetan aldarrikatuko dituzten eskaeretako batzuk.
Azaldu bezala, urtebete igaro da Bilboko Udalean joko areto eta apustu etxeen aurkako mozioa aurkeztu zutenetik eta udalaren partetik eginkizunak bete ez direla salatu dute Eragineko kideek.