Badatoz inauteriak!

uriola.eus 2020ko ots. 14a, 12:33

Asteburu honetan ospatuko dituzte Deustu, Abusu, Otxarkoaga eta Miribilla auzoetako inauteriak. 

Mozorroak jantzi eta larunbat zein igandean zehar antolatutako ekintzetaz gozatzera dei egin diete jai batzordeek auzotarrei. 

Deustun bihar hasiko dituzte inauteriak, Deustuko Kuadrilen poteo musikatuak emango dio hasiera asteburu osoko jaiari. Larunbatean umeen jolasak eta herri bazkaria egoteaz gain auzoko musika taldeek emanaldia emango dute arratsaldeko 20:00etatik aurrera frontoiko karpan. Ospakizunarekin amaitzeko igandean asteburu osoan zehar soinean eramandako mozorroak erakusteko momentua helduko da urtero antolatzen den desfile nagusian. 

Beste auzo batzuetan berriz, larunbat arratsaldean ospatuko dituzte inauteriak. Otxarkoagan mozorro erakustaldia antolatu dute Ugarte plazan, baita txokolatada bat ere. Abusun arratsaldeko 18:00etan kuadrilek desfilea egingo dute eta hainbat tostada lehiaketa eta jolas herrikoiei ostean, gaueko 22:00etan Xaiborren eskutik berbena egongo da. 

Miribillan bihar txokolatada eskainiko dute Oribe Espinosa doktorearen kalean (frontoi inguruan) eta larunbatean kalejira eta sari banaketa egingo dituzte. 

Gainerako auzoek Bilboko inauteriak behin igarota ospatuko dituzte, otsailaren 29ko asteburuan.