6.500 euroko isuna ordaintzeko postalak salgai jarri ditu Bilboko Gazte Sare Feministak

uriola.eus 2020ko ots. 13a, 18:35

Udaletxeko zubian abuztuan egindako ekintza baten ondorioz, orotara 6.500 euroko kostua duen isun administratiboa jaso dute Bilboko Gazte Sare Feministako hainbat kidek.

Isunei aurre egiteko, Marrabila artistak egindako postal batzuk salgai jarri dituzte auzoetako puntu ezberdinetan. 

5 euroko kostua duten postalak Santutxuko Txikia tabernan eta Herriko tabernan, Indautxuko Kirruli Kultur Elkartean, Deustuko Herriko Tabrnan eta Erribera tabernan eta Alde Zaharreko Errondabide Kultur Elkartean salgai egongo dira.