Martxoaren 10ean hasiko da Loraldia festibalaren seigarren edizioa

uriola.eus 2020ko ots. 14a, 05:59

Martxoaren 10ean hasi eta 29ra arte iraungo du aurtengo Loraldia Festibalaren seigarren edizioak. 'Hamaika desira!' lemapean musika, teatroa, dantza, literatura, zinema, gastronomia eta bertsolaritza nagusituko dira 20 egunez Bilboko gune ezberdinetan.

'Hamaika desira!' lelopean Loraldiak 20 egunetan zehar Bilboko 15 gune ezberdin euskararen plaza bilakatuko ditu, produkzio berriak, disziplina artistiko guztiak eta estreinaldiak aurkeztuz. 

Imanol Agirrek, Loraldia Festibalaren zuzendari artistikoak, Lorea Bilbaok. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuak, Aitziber Atorrasagastik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendariak, eta Gonzalo Olabarriak, Bilboko Udaleko Kultura Zinegotziak, Rekalde aretoan egindako aurkezpenean azaldu bezala, aurten euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan jaialdiak, Joseba Sarrionaindia, Iparragirre, Agustin Xaho edo Fermin Muguruza, besteak beste. Nazioarteko zenbait pertsona ere gogora ekarriko ditu, izan ere, Bob Dylan euskara unibertsora ekartzea lortu dute.

Horrenbestez, euskal sortzaile eta sorkuntza nabarmentzea, publiko berrietara heltzea eta memorian sakontzea dira antolatzaileek nabamendu dituzten helburuak. 

Asko izan dira ere, festibala antolatzeko erakunde, eragile, sortzaile eta elkarteen artean sustatutako elkarlana, hala nola, Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE programa, La Fundicion, Zinegoak, Euskal Idazleen Elkartea...

Lorazain komunitateari men eginez amaitu dute aurkezpena, izan ere, festibalaren komunitatea osatzen duten lagunek deskontu bereziak lortzeko aukera dute ekintzetako sarreretan. Gainera, hauek, ekintza berezi eta esklusiboetaz gozatzeko aukera ere badaukate. Horrez gain sarreren prezio berezia eta doako ekintza batzuen eskaintza ere ematen zaie baita sarbide txikia duten ekintzetan sarrera lehenetsia izatea. 

 

Sakatu hemen Loraldia Festibaleko egitaraua osorik ikusteko