Ekai Lersundi gaztearen inguruko film laburrarekin hasiko da 2020ko Zinegoak jaialdia

uriola.eus 2020ko ots. 18a, 17:52

Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen duen film laburra proiektatuko dute Zinegoak jaialdiko hasiera ekitaldian. 

Otsailaren 24an arratsaldeko 20:0etan hasiko da Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia. Arriaga Antzokian egingo den hasiera ekitaldia, Arantza Ibarra ondarrutarrak zuzendutatko "Mi pequeño gran samurai" filmarekin hasiko da. 

Dokumentalak Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa kontatzen du, testigantza eta bizipen ezberdinen bitartez. Ekai gogoratzea eta trans pertsonen borroka aldarrikatzea da film laburraren helburu nagusia.  

Gaur goizean Bilborocken egindako prentsaurrekoan Arantza Ibarra zuzendariak gai honekin ahal den guztia aldarrikatu, ikusarazi normalizatu eta babestu nahi dutela adierazi du, "mugak apurtzen jarraitu nahi dugu". 

"Mi pequeño gran samurai" filmaren proiekzioaz gain Pepa San Martin txiletarrak Zinegoak 2020 Ohorezko saria jasoko du.