Bilbao BBK LIVEk aurtengo edizioko kartela itxi du

uriola.eus 2020ko ots. 20a, 11:47

Uztailaren 9, 10 eta 11n Kobetamendin ospatuko den jaialdiak 54 izen berri gehitu ditu artisten zerrendara. Guztira 93 izango dira oholtza gainean arituko direnak. 

Jaialdiak iragarritako artista berrien artean aurkitzen dira FKA Twigs eta Bomba Estereo taldeak. Horiez gain, Stella Donnnelly, Triangulo de Amor Bizarro, La Bien Querida eta Xabi Bandini ere Kobetamendin arituko dira uztailaren 9, 10 eta 11n. 

BBK Live formatu handiko Festibal Onena bezala saritua izan da Fest Sarietan. Halaber, 2020ko Iberian Festivals Awards sarietan zortzi kandidatura eskuratu ditu.