'Gorreri bisuala' erakusketa jarri du ikusgai Euskal Museoan Zaloa Ipiña artistak

uriola.eus 2020ko ots. 20a, 16:42

Instalazio eskultoriko ezberdinak aurkitu ahalko dira Euskal Museoan otsailaren 20tik apirilaren 27ra arte. 

Publikoa hizkuntza aniztasunaren gainean kontzientziatzea helburu du Gorreri Bisuala erakusketak.  Euskararekiko babesa helarazten dituen instalazio eskultoriko ezberdinak sortu ditu Zaloa Ipiña artista bilbotarrak, bideoz eta argazkiz osatutako instalazio eskultorikoak alegia. 

Erakusketak gaur egun euskara bera gutxiespen egoeran egotera ondorioztatu duten arrazoi historikoen gaineko irakurketa bisualagoak sortu ditu. Arrazoi horien ikerketan hainbat filologo, hizkuntzalari, soziologo, eta historialariren laguntza jaso du Zaloak, besteak beste, Juan Carlos Moreno Cabrerarena, Marleen Haboudena eta Joan Mari Torrealdairena. 

Halaber euskaraz gain, beste hizkuntza asko ere egongo dira Euskal Museoaren aldi baterako erakusketa aretoan. Guztira 4 bideo ikusi ahalko dira aragoierazko, asturierazko, galegozko, okzitaniera-aranerazko eta katalanezko audioa dutenak. Horrela, Ipiñak euskarari ekarpena egiteaz gain, bere ustetan diskriminazioa jasotzen duten beste hizkuntzak ere lagundu nahi ditu. 

“Tamalez, diglosia egoeran dauden lurraldeetan orokortutako arazoa da. Orokortasun horietan arreta jarri gabe, nire hizkuntzarenganako zor batetik eta bizitzaren behar batetik, Gorreribisuala proiektu artistikoa sortu dut”, argitu du.