Bilborocken egondako eraso lesbofobo bat salatu du Sare Lesbianistak

uriola.eus 2020ko ots. 25a, 11:45
Irudia: Zikutak Iruna

Joan den otsailaren 21ean Sare Lesbianistak antolatutako jaialdia ospatu bitartean gertatu zen erasoa, baimenik gabe argazkiak ateratzen zebilen argazkilariari bere burua identifikatzeko eskatu ziotenean. 

Zinegoak jaialdiaren baitan, "artefactos contra la lesbofobia" lesbofobiari buruzko proiekzio eta jaialdia antolatu zuen Sare Lesbianistak otsailaren 21ean Bilborocken.

Hau da Sare Lesbianistak sare sozialetan zabaldutako komunikatua:

 

"Sare Lesbianistatik eskerrak eman nahi dizkiegu pasa den ostiralean BilboRocken lesbofobiari buruzko proiekzio eta eztabaida partekatu zuten lankide eta aliatu guztiei. Paradoxikoki, eraso lesbofobo bat jasan behar izan genuen jai esparruan, eta ospatzeko eman genuen jai hori gure aktibismoen arrazoiaren oroigarri mingarri moduko bat bezala bizi genuen.

Joan den otsailaren 21ean, eraso lesbofoboa jasan genuen Zinegoak jaialdiaren inguruan antolatu genuen "artefactos contra la lesbofobia" festan. Festan zehar, bere kamerarekin sartu zen matxirulo batek argazkiak atera zizkigun, gonbidapenik eta baimenik gabe.


Erasotzailea, Jorge Lamas, argazkiak ateratzen aritu zen jai-barrutian, inolako akreditaziorik
gabe, bertan geundenon segurtasuna arriskuan jarriz. Horren berri izan genuenean, harengana jo genuen, zein hedabidetik zetorren galdetu eta argazkiak ezabatzeko eskatu genion; bere burua identifikatzeko eta bere kamerarekin egindako argazkiak ezabatzeko eskaera adeitsuaren aurrean, bere erantzuna hainbat kideri eta Bilborockeko langile bati ahoz eta fisikoki eraso egitea izan zen, langileri ukabilkada batez aurpegia odoletan utziz.

Prepotentziaz eta jarrera oldarkorrez argazkilari lanetan 20 urte baino gehiago zeramatzala esateaz harago, ez zigun inolako erantzunik eman. Aitzitik, gure kontra oldartu zen hainbat lankide bultzatuz, korrika irten zen eta behin kalean, irainekin jarraitu zuen eta han geundenoi “esa lesbiana de mierda”, “sois todas unas nazis”, “estáis enfermas”, “acercaos que os parto la cara” bezalako esaldiekin irainka jarraitu zuen.

Horrelakoetan beti edo ia beti gertatzen den bezala, gertatu zena ikusi ez zutenek gertatutakoaren erantzule sentiarazi gintuzten. Zalantzan jarri gintuztela sentitu genuen, gutaz zalantza egiten zutenek Bilborockeko langile bati ere eraso egin ziotela jakin zuten arte. Sare lesbianistatik eraso lesbofobo hau salatu nahi dugu, ez baita kasu isolatu bat. Punitibismoaren sareetan erortzen den eta etengabe gure hitza zalantzan jartzen duen justizia sistema heteropatriarkalean sinisten ez dugunez, autodefentsa lesbofeministaren behar kolektiboa aldarrikatzen dugu beste behin ere.

Gure inguruneari berari ere eskatzen diogu, elkarren arteko esperientziak partekatzen saiatzen garen horri, pentsa dezatela egoera horietan zalantzan jartzen gaituztenean zaurgarritasun-egoera batean jartzen gaituztela. Gertatutakoaren analisi soil batek mamu horiek ezabatzen lagunduko luke.

Lesbofobia salatzen duen ekitaldia, publikoa eta parte-hartzaile ez-heteronormatiboak, dibertitzen, babesten, gozatzen. Pertsona bakar bat, gizon heterozis bat, gai da inolako estaldurarik ez duen espazio batean sartu eta argazkiak ateratzen hasteko bezain handi eta boteretsu sentitzeko, inongo baimenik eskatu gabe. Espazioa inbaditzeko eskubidearekin sentitzen jarraitzen du, eta hori egiteari uzteko eskatu arren, bere estatusa defendatzeko erasotzeko gai da.

Eraso honek agerian uzten du sare eta espazio seguruen beharra, espazio ez-mistoak, gugandik eta guretzako antolatuak. Berak eraman zituen gure argazkiak eta hemen utziko dugu berea, denok aurpegia eta izena jar diezaiogun matxirulo lesbofobo honi."