Bi urte dira Ziztada&Rlantz taldeak bere lehenengo lana,"Egun hotzak", kaleratu zuenetik.
Gaur, bikote sortzaileak 9 abestiz osatutako lan berria kaleratu du "Azken argiak" izenpean. Haserrea eta kontzientzia azaleratzeko asmoz, kantetan gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik "pairatzen diren zapalkuntza desberdinak" azpimarratu dituzte.
Marrabila Ilustrazioak da diskaren diseinuaren egilea, eta honen arabera, portadaren originaltasuna eta kolorearen argitasunak "itxaropena transmititzen du".