Tana Garrido eta Alina Aguila artisten proiektuak ikusgai Azkuna Zentroan

uriola.eus 2020ko ots. 28a, 10:40

Azkuna Zentroan, arte bisualen praktika artistikoen egonaldian izandako Tana Garrido eta Alina Aguila artisten erakusketak ikusgai daude dagoeneko Haurtzarotik zahartzarora, eta alderantziz izenpean apirilaren 26ra arte. 

Habanako Estudio Carlos Garaicoaren 'Artista x Artista' programaren baitan, Azkuna Zentroarekin lankidetzan ibilitako Tana Garrido eta Alina Aguila artistek, egonaldian gauzatutako proiektuak ikusgai egongo dira apirilaren 26ra arte. 

Alina Aguilak azaldu duenaren arabera, "edadura bat sortzea interesatzen zait, gauzen konnotazio hutsa idealizazio magiko batera mugiarazten duen beste mutur bat. Jostailuak industrializatzean, akaberan eta materialen erabileran fintzera iritsi dira, eta mugarik gabe erreproduzitu dira. Nire kasuan, pertsonalizazioari eta irudimenezko jolasei buelta bat ematea dago. Manipulazio material bat erreskatatu nahi dut, barru-barrukoa; bizkortze gisa pentsatzea gustatzen zait, ideia sinple eta, aldi berean, transzendentalen jolas gisa"

Tana Garrido sortzaileak bere aldetik, euskal sorburuko emakume kubatarren lekukotzak jaso ditu, generoaz, lurraldeaz eta memoriaz hausnartzeko helburuarekin. Hartara, Kubako egungo etxeko espazioaren ikus-entzunezko behatokia jarri du ikusgai.

Garridok azaldu duenez, prozesuak 4 etapa ezberdin izan ditu. Lehena, ikerkuntzakoa, Euskal Herrian egin du. Bigarrena berriz, Habanan "ingurunearekin harremana hartuz eta emakume horiekin guztiekin harremanak ezarriz". Hirugarren etapan jasotako informazio guztia bideoan zein audioan erregistratu ditu, nolabait "material horiek guztiek bat egiten duten antitesti formal bat sortzeko, identitate espezifiko edota komun batzuen eraikuntzara hurbiltzeko: emakumeena eta haien historiarena".

Erakusketa ikusteko sarrera doakoa da, eta ordutegia asteartetik ostiralera 16.30etatik 20.30etara izango da apirilaren 26ra arte.