Loraldia Festibalaren hirugarren ikuskizuna izango da Mikel Urdangarinek martxoaren 12an, osteguna, Arriaga Antzokian emango duena. Kontzertuaren aurkezpenean azaldu bezala, kantautorea pianoarekin arituko da lehenengo aldiz taula gainean.
Errepertorioari dagokionez, aspaldi jo gabeko kantak aukeratu ditu hainbat moldaketa egiteko, baita berriagoak diren batzuk. Horrela, pianoarekin gehigarriarekin, kanta ezagunez gain sorpresaren bat edo beste egongo dela azaldu du Urdangarinek.