Emakumezko bat harrapatu du auto batek gaur goizean Boluetan

uriola.eus 2020ko mar. 2a, 15:15

Goizeko 06:20an gertatu da ezbeharra, Renault Clio modeloko auto batek emakumea harrapatu eta larri zauritu duenean.

36 urteko emakume bat harrapatu du auto batek gaur goizean Bilbo-Galdakao errepidean. Emakumea, larri, Gurutzerako ospitalera eraman dute. 

Bilboko Udalntzaingoak lekukoak behar ditu izandako harrapaketa argitzeko. Istripuaren inguruko daturen bat eskaini dezaketen pertsona guztiei Argiketa Sailarekin harremanetan jar daitezela eskatu du, 04 420 50 40 telefonora deituz edo  atestados-trafico.ssc@bilbao.eus helbidera idatziz.