'Biba Voi!' ikuskizuna eskainiko du Tartean Teatroak ostegunean Bilboko Bizkaia aretoan

uriola.eus 2020ko mar. 2a, 15:40

Dario Fo eta Franca Rame bikote italiarraren obraren pasarteetan oinarritutako antzezlana da 'Biba voi!.

Bikote italiarrari eginiko omenaldia da 'Biba voi!: Dario Fo eta Franca Rame akorduan' irakurketa dramatizatua. Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga antzerkigileek martxoaren 12an arratsaldeko 19:30ean eskainiko dute Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan.

45 minututako omenaldi honetan bikote antzerkigilearen hainbat antzezlan erabiltzen dira, batzuk irakurrita, bete batzuk ordea, antzeztuta. 

Alde dokumentalista garrantzitsua lantzen du antzezlanak, izan ere, antzezten diren lan eta egileei buruzko hainbat argibide ematen ditu, Dario eta Francaren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizarte eta bizitzarekiko konpromisoa... ikusle askorentzako ezezagunak izan daitezkeen bi egileren inguruko informazio garrantzitsua eskainiz.