Martxoak 8

Egitarau oparoa Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren bueltan

uriola.eus 2020ko mar. 4a, 09:45

Antolatu indarrak batu borroka feministara aldarrikatuko du Euskal Herriko mugimendu feministak datorren martxoaren 8an. Gaurtik aurrera ekimen ezberdinak egingo dituzte Bilboko leku ezberdinetan.

Egitarauari hasiera emateko, gaur arratsaldeko 19:00etan Albia Lorategien ondoko auzitegian 'gorputzak eta sexualitateak' performancea egingo dute. Bihar, goizeko 11:00etatik 13:00etara Eusko Jaurlaritza eta Atzerritarren Bulegoaren artean kalejira izango da, "feminismo antiarrazista bat" aldarrikatzeko asmoz. Arratsaldean ordea, Diputazio aurrean bigarren performance bat egingo dute, 19:40ean. 

Bilboko egitarau orokorrarekin jarraituz, martxoaren 7an arratsladeko 19:00etan kontzentrazioa izango da, Astarloa eta On Diego Lopez de Haro Kale Nagusiaren artean. Ostean, 21:30an, Arriagatik abiatuta Iturribideraino kalejira eta okupazioa. 

Manifestazio nagusia martxoaren 8an eguerdiko 13:00etan abiatuko da Bihotz Sakratutik. Ondoren, bazkaria eta talde feminista antolatuen azalpen panelak ikusgai egongo dira Areatzan. Bilboko egitarau orokorrari amaiera emateko, 17:30ean kalejira abiatuko da Areatzatik Koloretxera. 

'Antolatu! batu feminismora!' lelopean martxoaren 7an, larunbata, mobilizazioa egingo dute 21:30ean Arriagan, Bilboko Neska* Gazteek deituta. Martxoaren 8an, 17:30ean hasiko dute zutabea Areatzatik. 

San Inazio, Deustu, Arangoiti, Alde Zaharra eta Santutxu auzoek Emakume Langilearen Nazioarteko egunean ere ekintza ezberdinak antolatu dituzte, mugimendu feministak deitutako ekintzekin bat egingo dutenak. Besteak beste auzo gosariak, kazeroladak eta mobilizazio nagusietara hurbiltzeko zutabeak egingo dituzte. 

 

Bestalde, Emakume langileok antolakuntzaz askatu lelopean gaur elkarretaratzea deitu dute arratsaldeko 20:00etan Unamuno plazan. 21:00etan, Bilbiko Kultur etxean jatekoa eta musika egongo da. Bihar berriz, Itaia taldeak deituta Antolakuntzan datza iraultza lelopean hitzaldia eskainiko dute.