Aurrera doa Zinegoak jaialdia

uriola.eus 2020ko mar. 4a, 11:21

Joan den asteartean eman zioten hasiera Zinegoak jaialdiaren 17. edizioari. Gaur, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Bilbaoarte aretoan zein Bilborocken proiekzio ezberdinak eskainiko dituzte. 

Bilbaoarte aretoan arratsaldeko 17:30ean, 'Begiradak' sail ofizialaren baitan dauden film laburrak proiektatuko dituzte.  'Indarkeria patriarkalak' programaren barnean egitura patriarkalek zer nolako biolentzia etengabea eragiten duten LGTBI+ errealitatean erakutsi nahi da, horrela gai hori jorratzen duten film labur batzuk batu dituzte, besteak beste, Chechnya, Pluma Forte edota La Mariachi proiekzioak.

Arratsaldeko 19:30ean Bilborocken, Lluis Miñarrok zuzendutako Love me not filma proiektatuko da lehen aldiz Euskal Herrian, eta ostean, gaueko 21:15ean atzo prentsaurrean aurkeztutako Let there be light filma ere ikusgai egongo da, Marko Škopek zuzendurikoa.