Memoria eta isiltasuna oinarri, 'Hariak' ikuskizuna eskainiko du Loraldia Festibalak

uriola.eus 2020ko mar. 4a, 14:50
Irudia: Loraldia

Ikuskizuna martxoaren 14an eskainiko dute, Itsasmuseum-en

Rafa Ruedak, Iraia Eliasek, Nahikari Gabilondok eta Yoseba Peñak elkarlanean gauzatutako ikuskizuna da Hariak, bertso, testu literario, kanta eta ikus-entzunezkoen bitartez lau emakumeren bizitza-pasarteak kontagai izango dituena. 

Yoseba Peña idazlearen nobela batetik sortu da Hariak sentikaria, eta emakumea, memoria eta isiltasuna izango ditu ardatz. Ikuskizunak garai bateko euskal emakumeek zer pentsatu eta zer sentitzen zuten deskribatzen du, poesiaz, prosaz, musikaz eta bertsoaz baliatuz. 

"Lau emakumeren bizitza-pasarteak hartuko dituzte kontagai. Izan ere, azken laurogei urteetan, garaiko moldeak puskatu eta gainditu zituzten hainbat emakumeren bizitzek eta haien porrotak, denboraren poderioz, garaipen bihurtu dira.".

Musikari dagokionez, Rafa Rueda abeslariak hainbat abesti berri konposatu ditu, beste alde batetik Iraia Eliasek hainbat testuren irakurketa dramatizatua egingo du eta azkenik, Nahikari Gabilondo bertsotan arituko da. 

Gainera, Loraldia Festibalean, martxoaren 14an, Itsasmuseum-en eskainiko duten ikuskizunean, Maria Teresa Verdés bilbotarra oroituko dute Emakume Abertzale Batzan parte hartu baitzuen.