'Women make film' dokumentala estreinatuko du Bilbaoartek astelehenean

uriola.eus 2020ko mar. 5a, 11:53

Marc Cousins zinemagilearen dokumental ezaguna proiektatuko du Bilbaoartek martxoaren 9tik aurrera, Euskal Herrian zazpi astez jarraian.

Martxoaren 9tik hasita apirilaren 20ra arte astelehenero 19:00etan, Bilbaoarte fundazioak Women Make Film: a New Road Movie Through Cinema dokumental saila aurkeztuko du. 

14 orduz emakumeek protagonizatutako zineman murgilduko da Art House Zinema, Women Make Film dokumental saioari esker. Bizitza, maitasuna, politika, umorea eta heriotza aztertzen dira Tilda Swintonek, Jane Fondak besteak beste, kontaturiko road-movie zinematografiko honetan.Bertan ia ehun emakumezko zuzendari aipatzen dira, hots, zinemaren historiari ekarpena egin dioten emakumezko zuzendari, historian zehar ere gutxietsiak izan direnak. Emakumearen ikuspegitik zinemaren historia, artea eta ofizioa ezaguntzeko bisita gidatu bat dela adierazi du Bilbaoartek. 

Marc Cousinsen dokumentalean 13 hamarkadatan zehar eta 5 kontinente ezberdinetan filmatutako mila film zati baino gehiago biltzen dira. 

Egitarauari dagokionez martxoaren 9an astelehenean emango diote hasiera saioari, lehenengo eta bigarren blokeen aurkezpenarekin. Apirilaren 20ra arte, astelehenetan arratsaldeko 19:00etan bloke bina estreinatuko dituzte, aste bakoitzean gai ezberdinak landuz.