Bueltan dira Pabilioi 6ren Antzerki Arineko Jardunaldiak

uriola.eus 2020ko mar. 6a, 12:46

2020ko maiatzaren 8tik ekainaren 7ra bitartean izango dira aurten Pabilioi 6ren Antzerki Arineko 8. Jardunaldiak. 

P6 Arte Eszenikoen Sortzaileek Elkarteak bultzatuta eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Tartean Teatroak eta Cafe Bilbaok lagunduta Pabilioi 6ren Antzerki Arineko Jardunaldiak antolatu dituzte aurten, zortzigarrenez. 

Izena emateko epea martxoaren 22an amaituko da. Astebete geroago, martxoaren 30ean, aukeratutako piezak iragarriko dira. 

Parte hartzeko oinarriei dagokionean, gaia eta estiloen inguruan ez da zehaztapenik eman, guztiz libreak izango baitira. Antzezlanek 10-15 minutu arteko iraupena izan behar dute derrigorrez, gainera, aurkeztuko diren testuak estreinatu gabekoak izan behar dira. Bestetik, euskarazko zein gaztelaniazko testuak onartuko dira, eta horrekin batera, gutxienez bi antzezlek parte hartu beharko dute testuan. Bakarrizketarik ez da onartuko beraz.

Epea eta aukeraketari dagokionez aurtengo edizioan 10 lan hautatuko dituzte, eta orandik zehaztu gabe dagoen egutegian, lan horietako batzuk aurkeztuko dira. Halaber, Cafe Bilbaok antolatutako Teatro Laburreko Sarien artean antzezlan horietako bat aukeratua izango da.

Jardunaldien informazio gehiago jasotzeko P6ren webgunean begiratu dezakezu.