Koronabirusa Bilbon

Astelehenetako kontzentrazioak eten ditu Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak

uriola.eus 2020ko mar. 16a, 18:02

Koronabirusak eragindako osasun-alertaren ondorioz, apirilaren 20ra arte kontzentrazioak etetea erabaki du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak.

Astelehenetako kontzentrazioak apirilaren 20ra arte eteteaz gain, Gasteizen martxoaren 18an Lehendakaritzaren aurrean egitekoa zuten manifestazioa bertan behera utzi dute, baita Bilborocken martxoaren 31n alderdi politikoekin antolatuta zegoen mahai-ingurua ere.