74 urteko emakumea hil du gaur semeak Soraluzen. Dagoeneko 3 dira astebete baino gutxiagoan erahildako emakumeak.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak adierazi duenaren arabera, egun bizitzen ari garen derrigorrezko konfinamendu egoerak, "emakume askoren itxialdi behartua suposatzen du, salaketarik, ihesbiderik eta egoeratik ateratzeko aukerarik gabe". Halaber, COVID-19aren krisialdian, Estatuak zein tokiko gobernuek neurriak har ditzatela eskatu dute, "nahitaezko konfinamenduan gogortzen diren indarkeria-mota desberdinak detektatzeko eta horiei aurre egiteko."
Kalera atera gabe leiho zein balkoietatik haserrea erakustera dei egin dute. Horrela, bihar gaueko 21:00etan kazerolada deitu dute Euskal Herriko herri guztietan.