Koronabirusa Bilbon

Koronabirusari aurre egiteko elkartasun sareak antolatu dituzte Bilboko hainbat auzotan

uriola.eus 2020ko mar. 17a, 13:39

COVID-19ak eragindako krisialdiari aurre egiteko asmoz, hainbat babes sare sortu dituzte Bilboko auzo ezberdinetan, Alde Zaharrean, Santutxun, Deustun eta Bilbo Zaharrean besteak beste.

Koronabirusak eragindako neurriei erantzun komunitario bat eman eta kolektiboki antolatzeko sortu dituzte Bilbon elkartasun sareak. Hala nola, seme alaben zaintza behar dutenei, arrisku talde direnei eta egoera honengatik lanik eta ingresurik gabe aurkitzen direnei laguntzea da ekimen honen helburu nagusia. 

Horrela, auzo bakoitzak, aipatutako helburuak betetzeko bitarteko ezberdinak jarri ditu martxan, bolondres izateko zein laguntza eskatzeko telefono ezberdinak prestatu dituzte. Alde Zaharra, Santutxu, Bilbo Zaharra, Uribarri, Deustu, Deustuko Erribera, San Inazio, Arangoiti, Irala Ametzola eta Indautxu auzoak dira, momentuan laguntza sareak antolatu dituztenak. 

Alde Zaharrean eskainiko duten lana bi ildo nagusitan banatu dute, alde batetik zaintzari dagokiona, auzogile zein bizilagunek osatutakoa eta egunero 10.00-14.00 eta 17.00-20.00 zabalik dagoena, eta bestetik borrokari dagokiona, krisi honen ondorioek auzokideengan eragingo dituen kalteak salatu eta elkartasun sarea ehuntzeko helburua izango duena. 

Santutxun adibidez, umeen zaintzarako, erosketak egiteko edota anbulategira laguntzeko prest daudenen artean bolondres zerrenda osatu dute. Telefono zenbaki bi egongo dira eskugarri: egunero 9:00-11:00
bitartean: 664755664 zenbakia eta 17:00-19:00 bitartean: 645735725.

Irala-Ametzolan, Arangoitin, Deustuko Erriberan eta Indautxu-Basurton, helburu berdinak beteko dituen sareak osatu dituzte. 

 

Bilbo Zaharreko auzokideek ordea informazioa zabaltzeko Telegram eta Whatsapp bidezko difusio kanalak sortu dituzte, baita harremanetarako helbide elektronikoa: bilbi.auzosarea@gmail.com

Uribarri auzoak bestetik, hiru tresna jarri ditu martxan koronabirusaren ondorioei aurre egiteko: Lehenik eta behin irten ezin diren auzokideei laguntza eskaintzeko gonbitea egin diete eraikin guztietako bizilagunei. Bigarrenik, laguntzeko prest dauden auzokideen zerrenda osatu dute, eremuka antolatuta dagoena. Azkenik, auzoko mugimendu feministak egun hauetan eman daitezken eraso matxistei arreta berezia jartzeko deialdi berezia zabaldu du.  Telefonoa (944 456 714 10.00-14.00 eta 17.00-20.00), Whatsapp (605 731908) eta helbide elektronikoa: uribarriauzolanean@gmail.com.

Deustuko Jai Batzordeak, praktika komunitarioa sustatu eta laguntza sare herritar bat osatzeko deialdia zabaldu zuen Deustun joan den ostiralean. Hala, bolondres asintomatikoen zerrenda zabala osatu dute dagoeneko, 90 bat lagunekoa alegia. Beste auzoetako sareak bezala, honek ere herritarrak edozein errekadurekin laguntzea du helburu. Hauek dira laguntza eskatzeko kontaktuak: 692 573 793 eta 688 690 903 eta E-maila: deustuauzolanean@gmail.com

San Inazioko elkar babes sareak gehien behar dutenei laguntza eman eta elkartasuna nolabait antolatzea du helburu. Horretarako, telefonoa zein helbide elektronikoa eskuragarri jarri dituzte. Halaber, egungo egoeran eman daitezken gehiegikeria laboralak salatzeko zein agerian uzteko tresnak garatzen ari dira. Harremanetarako kontaktuak: 656 784 355 eta emaila: errondokoae@gmail.com