Animatu Uriolan idaztera!!

uriola.eus 2020ko martxoaren 18a

Etxean aspertuta zaude eta ez dakizu zer egin? Bada, lasai! Bilboko Uriolan burutik dabilkizuna idazteko aukera duzu eta ez du zertan Koronabirusekin lotuta egon behar! Gainera, Uriolan parte-hartzea oso erreza da: Uriola.eus webgunean sartu, goiko eskuineko "sartu" botoian sakatu, perfila sortu eta edukiz bete! Agian beste baten etxeko egonaldia alaituko duzu!