Euskal Museoak internet bidezko argazki-lehiaketa martxan jarri du

uriola.eus 2020ko mar. 18a, 11:54

Parte hartzaileek museoaren bildumako pieza bat etxean duten eguneroko objektu batekin alderatu beharko dute. 

Etxeko jarduerak sustatzeko, Euskal Museoak online argazkilaritza-lehiaketa bat proposatu du martxoaren 17tik 27ra. 

Lehiaketan parte hartzeko, lehenik eta behin eguneroko objektu bat aukeratu beharko da, hots, egunero erabiltzen den zerbait. Behin aukeratuta, galdera hauek erantzun beharko dira: Nola heldu da etxera? Zertarako erabiltzen dugu? Beste ezer erabil genezake gauza bera egiteko? Egiten al dugu? Noiztik da ohikoa gure etxeetan, ohikoa baldin bada? Hori erabiltzeak aldaketa handia ekarri du? Zer motatakoa? 

Bigarrenik, Euskal Museoaren Ensime webgunean sartu eta museoaren bildumako pieza bat aukeratu beharko du parte hartzaileak, etxeko objektuaren baliokidea den zerbait, antzeko funtzioa betetzen duena. Aurreko dinamika errepikatu eta galdetu zuen buruari: nola erabiltzen zen? Zertarako? Nondik dator? Zergatik zen horrelakoa eta ez bestelakoa? Nork egin zuen?

Aukeratutako bi objektuei argazkia atera beharko dio parte-hartzaileak, eta galderen erantzunekin batera itziar.martija@bbmuseoak.eus helbidera bidali. 

Ekimen honen bitartez, berrogeialdian etxean egiteko sormenezko jarduerak sustatu nahi ditu Euskal Museoak, baita bildumako piezen bitartez bere bildumaren muina ezagutzera ematea, museoa itxita dagoen bitartean.

Argazki onenaren egileak Euskal Museora sartzeko urteko txartela eskuratuko du.