Zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko egutegia sortu du Elhuyarrek. Proposatutako esperimentu gutiak etxean izan daitezken material eta tresnekin egingarriak dira.
Egutegiari dagokionez, apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira, H hizkia daramatenak haurrei zuzenduta egongo dira, G hizkia daramatenak berriz gazteei egingo die proposamena.
Egutegian sartu eta esperimentu bakoitzaren gainean sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua ikusi ahalko duzue.
Emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko gonbitea luzatu du Elhuyarrek, baita bideoak egiteko eta iradokizunak egiteko proposamena.