Bizi dugun krisi egoeraren aurrean, guztira 16 laguntza sare sortu dira Bilboko auzoetan. Hauen helburua argia da, elkartasuna, zaintza eta elkar laguntza hedatzea. Horretarako, 1200 bilbotar baino gehiago daude auzoetako sareetan antolatuta.
Behar hurbil eta berehalakoenak kudeatzeko era guztietako errekaduak egiteko, umeen zaintzarako, bakardadean dauden pertsonei laguntzeko... auzoetako bitarteko nagusiak bildu dituzte, farmaziak, gertuko saltokiak, hezitzaileak eta osasun arloko langileak besteak beste.
Horiek horrela, azken bi aste hauetan behar ezberdinak dituzten ehunka pertsona lagundu dituzte. Gainera, horiez gain, Udaleko zerbitzu sozialek laguntza behar duten pertsonak elkartasun sareetara deribatzen hasi direla salatu dute, izan ere, aspaldi egindako koordinazio eskariari erantzunik eman ez arren, zerbitzuaz baliatzen ari dira, aurretik sare hauekin inongo kolaboraziorik bermatu
Azaldu bezala, martxoaren 20tik udaletxeko arduradun politikoekin harremanetan jartzen saiatu dira, elkarren artean koordinatzeko eta lan egiteko asmoz, baina hori beharrean, sareetako boluntario horiek instituzioek sortutako boluntario sarera apuntatzeko proposamena baino ez dute jaso.
Horrenbestez, eta egoera kontuan hartuta, instituzioek hainbat gairi heltzea beharrezko ikusten dute. Lehenik eta behin, elkartasun sareek dituzten gaitasun eta egiten dituzten lanen aitortza bat egitea eskatu diete instituzioei. Bigarrenik, koordinazio egoki bat bermatzea, beharrezkoak diren udal-baliabideak eskuragarri utziz. Jarraitzeko, zaurgarritasun egoera larriak instituzioek euren gain hartzea eskatu dute, besteak beste, etxegabeen edota elikagai behar akutua duen pertsonen egoera. Azkenik, sektore zaurgarrienen aurka auzo batzuetan ematen ari diren errepresio polizialarekin amaitzea eskatu dute.
Auzo guztietako sareen informazioa biltzen duen webgunea aurkeztu dute gaur,