Dagoeneko zabalik dago BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia ediziorako izen ematea

uriola.eus 2020ko api. 1a, 12:11

2020rako ezarritako bide-lerroari eutsiz, gaurtik irailaren 15era arte izen emate epea zabaldu du festibalak. 

Abenduaren 4tik 13ra bitartean ospatuko da BBK Mendi Film festibalaren 13.edizioa. Parte hartzaileek gaurtik irailaren 15era arte aukera izango dute izena emateko. 

Antolakuntzatik adierazi bezala, mendiarekin harremana duten gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute, alpinismoa, eskalada, abentura besteak beste. Gainera, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak bakarrik aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. 

Sarietan guztira 24.000€ banatuko ditu festibalak baita "Eguzkilore" garaikurra sail ofizialeko sari bakoitzari.

  • Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro

  • Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro

  • Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

  • Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

  • Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

  • Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro

  • Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro

  • Kultura eta Natura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro

  • Kirol eta Abentura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro

  • Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

  • Euskarazko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

  • Ikusleen saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

  Parte hartzeko baldintzen inguruko informazio gehiago festibalaren webgunean aurkitu ahal izango da.