Maiatzean eta ekainean ospatzen diren Bilboko auzoetako jaiak kolokan daudela adierazi du Auzotarrokek, Bilboko Jai Batzordeen koordinatzaileak, izan ere, COVID-19k sortutako osasun alertak, ezin die auzoetako jai batzordeei jaiak antolatuko direnik bermatu.
Programatuta dauden ekintzak antolatu ahal izango diren argitze aldera, erantzun bila Udal arduradunekin harremanetan jartzen saiatu da Auzotarrok, eta adierazi duten bezala, momentura arte ez dute ezer argitzerik lortu. Konfinamendua amaitu eta jai herrikoiak aurrera ateratzeko, ahalik eta arinen lanean hastea da koordinakundearen lehentasun bakarra. Dena dela, egun bizi dugun egoera kontuan hartuta, nahiz eta Udalak jaiak egiteko baimena luzatu, baliteke jairen bat atzeratu behar izatea, antolakuntzarako baliabide urriengatik. Auzotarrokek adierazi bezala, hauek dira egun ezbaian dauden jaiak:
Elorrietako jaiak apirilaren 30etik maiatzaren 3ra arte
Indautxuko jaiak maiatzaren 8tik 10ra arte
Buiako jaiak maiatzaren 16, 17 eta 23an
Alde Zaharreko jaiak maiatzaren 22tik 25era
Altamirako jaiak maiatzaren 30etik ekainaren 7ra arte
Otxarkoagako jaiak ekainaren 5etik 14ra arte
Atxuriko jaiak ekainaren 12tik 14ra arte
Iralako jaiak ekainaren 12tik 21ra arte
Halaber, programatutako beste hainbat ekintza bertan behera utzi behar izan dituzte COVID-19a dela eta, besteak beste, Zurbarango lokal jaia apirilaren 25ean, martxoaren 27tik 29ra ospatzekoa zen erdi aroko azoka Iralan eta San Frantziskoko udaberrik euskal jaia maiatzaren 16an.