Koronabirusa Bilbon

Apirilaren 1eko koronabirusaren datuak Bilbon osasun eremuka

uriola.eus 2020ko api. 2a, 16:08

Emandako azken datuen arabera, otsailaren 28tik, Euskal Herrian koronabirusak kutsatutako lehen bi gaixoak agertu zirenetik alegia, 10.222 pertsonek positibo eman dute COVID-19 proba eginda eta 555 hil. Aldi berean 2459 lagun sendatu dira. Bilboko datuei dagokionez, osasun eremuka antolatu ditu datuak Osakidetzak. Hona hemen atzo, apirilaren 1ean arratsaldeko 20:00etan Osakidetzak argitaratutako datuak, kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta.

Datuei dagokienez Bombero Etxaniz osasun zentroa da Bilbon Koronabirusagatik kutsatu gehien dituena, atzo arratsaldeko 20:00etako datuen arabera, guztira 113 pertsonek eman dute positibo koronabirusaren proba egin ostean. Honi jarraiki daude Errekalde eta Deustu auzoetako osasun zentroak, 99 eta 89 kutsaturekin. Aldi berean Karmelo, San Adrian eta La Peñako osasun eremuak dira Bilbon kutsatu gutxien artatu dituzten zentroak, bakoitzean 26, 25 eta 20 kutsaturekin.