Leihoetan burrunbada egitera deitu du gaur Zaldibar Argitu plataformak

uriola.eus 2020ko apirilaren 6a

Bi hilabete betetzen dira gaur Zaldibarko hondamendia gertatu zenetik, bi hilabete Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertu zirenetik. Bi langileak gogoan, gaur arratsaldeko 20:30ean leihoetan bi argi piztu eta burrunbada egitera dei egin du Zaldibar Argitu plataformak