Publizitate agentzia solidarioa martxan jarri dute marketin eta publizitate zikloko hainbat ikaslek. Helburua, enpresa txiki, ertain zein autonomoei doako zerbitzua eskaintzea da.
“Konfinamenduagatik, klaseak etxetik jarraitzen ditugu eta denbora da eskeini dezakeguna. Hortik sortu zen ideia" argitu du Ianire Garcia ikasleak.
Enpresen beharren arabera, agentziak eskainiko dituen zerbitzuen artean, besteak beste, diseinu grafikoa, marketin digitala, merkataritza ikerketa eta publizitate kanpainen eratzea daude. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko, eta azaldu bezala, apirilaren 20tik aurrera jarriko dituzte publizitate kanpainak martxan.