Iñigo Cabacas hil zutenetik 8 urte betetzen dira gaur

uriola.eus 2020ko api. 9a, 11:08

2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurti zuen gomazko bola batek Iñigo larriki jo zuen buruan, apirilaren 9an hil zen. 

Erahilketaren 8. urteurrenean Iñigo Cabacas Herri Dinamikak "Iñigoren memoria ezabatuko ez dela ziurtatu" eta hainbat lagunekin batera egindako bideoa aurkeztu du gaur. Mundu mailan pandemia egon arren eta etxean konfinatuta egon arren, "Iñigoren argiak bizirik darraiela" aldarrikatu nahi izan dute.