"Ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara" lelopean, apirilaren 21ean eta 22an greba digitala egiteko deialdia zabaldu da azken egunotan. Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiei dei egiten die kulturgintzan.eus webgunean ageri den oharrak, besteak beste, sortzaileei, antolatzaile zein bitartekariei, kulturazale eta herrikideei...
Hiru helburu nagusirekin desagertuko da euskal kulturgintza bi egunez, batetik euskal herritar ororengan kulturaren garrantziaz eta egoeraz gogoeta eta eztabaida eragiteko, bestetik, koronabirusak eragingo dituen kalteei erantzuteko Euskal Herri osoko erakunde publikoei premiazko neurriak hartu behar direla exijitzeko, eta azkenik, greba digital hau, euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten guztientzat elkargunea izan daiteken mahai bat abiarazteko.
Une honetararte 400 lagun batu dira zabaldutako atxikimendura. Atxikimendua adierazteko kulturgintzan.eus webgunean egin dezakezu.