Solasaldi digitalen zikloa jarriko du martxan Gure Eskuk gaur

uriola.eus 2020ko api. 23a, 15:27

Gaur hasita, internet bidezko solasaldiak abiatuko ditu Gure Eskuk.

"Geditu. Hausnartu. Erabaki." lelopean, bizpahiru pertsonaren arteko solasaldi digitalak hasiko ditu gaur Gure Esku Dagok. Ordu erdiz hizlariak dagokien gaiari buruz hitz egin eta egoeraren analisia egiteaz gain, ustez behar diren aldaketak eta hartu beharreko erabakiak ikusleekin partekatuko dituzte. 

Gaur hasita, bost solasaldi eskainiko dituzte guztira zuzenean, gerora Youtube-ko kanalean ere ikusgai egongo direnak. "Kultura: apustu egiteko garaia" izenpean lehenengo saioa Garbiñe Ubeda, Gotzon Barandiaran eta Hedoi Etxarte idazleek eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan. Apirilaren 28an ordea, Mario Zubiaga politologoa eta Xabier Barandiaran soziologoa espazio publikoaren itxieraz solastuko dira, arratsaldeko 19:00etan baita ere.

Hirugarren saioa gobernantza ereduaren krisiaren inguruan izango da, besteak ez bezala, saio hau gaztelaniaz eskainiko dute Jaume Lopez Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakasleak eta Zelai Nikolasek legelaria eta Gure Eskuren Zuzendaritza Kontseiluko kidea. Gotzone Sestorain Zabaleta baserritarra eta Mirene Begiristain Zubillaga ekonomilaria elikadura eta kontsumoaz solastuko dira maiatzaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan. Internet bidezko solasaldien zikloa maiatzaren 7an amaitu da, sistemaren krisiaren inguruan Amaia Perez Orozco ekonomilari eta aktibista feministak eta Jule Goikoetxea, filosofo politikoak eskainiko duten hitzaldiarekin.