"Obra bere testuinguruan" ekimena modu birtualean egingo du Berreginen Museoak

uriola.eus 2020ko api. 27a, 12:21

Apirilaren 30ean Bilboko Berreginen Museoak publikoa Ponpeiaraino eramango du Itziar Martija teknikariak emango duen hitzaldi baten bitartez. 

Hilabete hasieran izan zuen arrakasta ikusita, "Obra bere testuinguruan" ekimenaren edizio berezia eskainiko du museoak datorren apirilaren 30ean arratsaldeko 18:00etan. Itziar Martija teknikariak eskainiko du "Egin bedi argia" izeneko hitzaldia, bideokonferentzia bidez. Bideoa museoaren Youtube, Facebook eta Instagram kontu ofizialetan egongo da ikusgai. 

Hitzaldia antzinako Ponpeian oinarrituta egongo da. Bidai birtual baten bitartez, hiriko etxebizitzen argiztapenaren eta antzinako Erromaren inguruko gaiak izango ditu ardatz.